Azken urteotan aldaketa ugari eman dira, eta hauek kultura ezberdinen arteko elkarbizitza ekarri dute beraiekin batera. Honen ondoriotzat gizarte kulturanitzen jaiotza hartu dezakegu, gaur egun errealitatearen parte direnak. Aurora Marcok esaten duen modura,  eskolak gizartearen isladapenak dira, eta heziketa ereduaren papera da errealitate berri honi moldaketa bat ekartzea berdintasunean ezberdintasunak onartuz. Begoña Aguadok azaltzen ditu Estatu Batuetan, non kulturaniztasuna Europan baino ugariagoa den, ematen diren neurriak heziketa demokratiko eta zuzen bat eskaintzeko ume guztiei, kultura ezberdinetatik datozen ume guztiei, alegia. Heziketa kulturanitza honen neurri batzuk ikusiko ditugu sakonki.  Leer el resto de esta entrada »

Loreak Mendian Donostian bi lagunek sortu zuten arropa marka bat da. Xabi Zirikain eta Victor Serna dira marka honen sortzaile, 1995. urtean elkartu zirela, Xabik arropa diseinatzen zuen Victorrek kudeaketa kontuak eramaten zituelarik. Hala ere, marka honen hasiera Xabik marraztu zuen bitxilore batekin eman zen, alboan agertzen den argazkian ikus dezakegun modura. Arropa marka honek, aurrerago esango dugun modura, interneten bidez izugarrizko hedapena izan du. Juliette Barrios Fernándezek azaldu zuen modura, edozein enpresarentzat izugarrizko garrantzia du interneten bidezko zabalpen honek, merkatura informazioa modu errazago batean heltzeko aukera ematen du, merkatua gerturatuz.  Leer el resto de esta entrada »

Facebook izeneko sare sozialak pribatasunari dagokionez, hainbat aukera eskaintzen ditu. Norberak erabaki dezake bere  profilaren zein ezaugarri dauden ikusgai, aukerak anitzak izanda. Jarraian pribatasuna zein ataletan aldatu daitekeen ikus dezakegu:

  • Nire egoera, argazkiak eta sarrerak
  • Biografia eta gogoko aipamenak
  • Familia eta harremanak
  • Etiketatuta nagoen argazki eta bideoak
  • Erlijio eta politika ikuspegiak
  • Jaioteguna
  • Sarreretan komentatu ahal izatea
  • Heltzen naizen tokiak
  • Harremanetarako informazioa

Gure erabakia da 9 puntu hauek edozeinek, lagunen lagunek edo gure lagunek bakarrik ikus ditzaketen. Facebook-a zein helbururekin erabiltzen dugun arabera hiru aukera hauetatik gurekin doan aproposena aukeratu beharko genuke.

Hala ere, Facebookeko sortzaileak, Mark Zuckerberg-ek dioenez, Facebookeko erabiltzaileek mundu guztiarekin elkarbanatu beharko lituzke ideiak, argazkiak,etab., elkarbanatzea norma sozial modura erabiliz. Leer el resto de esta entrada »