Facebook izeneko sare sozialak pribatasunari dagokionez, hainbat aukera eskaintzen ditu. Norberak erabaki dezake bere  profilaren zein ezaugarri dauden ikusgai, aukerak anitzak izanda. Jarraian pribatasuna zein ataletan aldatu daitekeen ikus dezakegu:

  • Nire egoera, argazkiak eta sarrerak
  • Biografia eta gogoko aipamenak
  • Familia eta harremanak
  • Etiketatuta nagoen argazki eta bideoak
  • Erlijio eta politika ikuspegiak
  • Jaioteguna
  • Sarreretan komentatu ahal izatea
  • Heltzen naizen tokiak
  • Harremanetarako informazioa

Gure erabakia da 9 puntu hauek edozeinek, lagunen lagunek edo gure lagunek bakarrik ikus ditzaketen. Facebook-a zein helbururekin erabiltzen dugun arabera hiru aukera hauetatik gurekin doan aproposena aukeratu beharko genuke.

Hala ere, Facebookeko sortzaileak, Mark Zuckerberg-ek dioenez, Facebookeko erabiltzaileek mundu guztiarekin elkarbanatu beharko lituzke ideiak, argazkiak,etab., elkarbanatzea norma sozial modura erabiliz.

Facebook-eko  pribatasunari  buruz  informazio ugari bilatu eta gero,  Chris Walters-ek dioen modura, Facebook-en pribatasun legea ez da batere fidagarria. Facebook-era igotzen den edozein gauza (argazkiak, postak, oharrak, edozein motatako informazio pertsonala,…) beraien interesen arabera erabili dezakete, kontua jadanik itxi baduzu ere. Facebook sortu zutenean pribatasun lizentzian argi ageri zen azkeneko bi lerrotan kontua itxi eta gero zure informazioa beraien eskura jarraitzen zuela; gaur egun, hala ere, bi lerro horiek ezabatu egin dituzte eta ez dute informazio hori agerian uzten.

Stephanie Falla Aroche-k dioenez, Facebooken pribatasunarekin egon zen beste arazo bat txata eta lagun iradokizunak jarri zituztenean ageri zen, jende ezezagunak besteen kontuetara sartzea lortu baitzezaken. Hala ere, Techrunch-ek Facebook jakinean jarri zuen eta konpondu egin zuten arazo hau. Beraz, Facebook-ek eskaintzen duen pribatasun legea arretaz irakurtzea gomendagarria da Facebook-eko kontua ireki baino lehen, kontu bat edukitzeak izan ditzaken arazoen berri izanda.

ERREFERENTZIAK:

Anuncios