Loreak Mendian Donostian bi lagunek sortu zuten arropa marka bat da. Xabi Zirikain eta Victor Serna dira marka honen sortzaile, 1995. urtean elkartu zirela, Xabik arropa diseinatzen zuen Victorrek kudeaketa kontuak eramaten zituelarik. Hala ere, marka honen hasiera Xabik marraztu zuen bitxilore batekin eman zen, alboan agertzen den argazkian ikus dezakegun modura. Arropa marka honek, aurrerago esango dugun modura, interneten bidez izugarrizko hedapena izan du. Juliette Barrios Fernándezek azaldu zuen modura, edozein enpresarentzat izugarrizko garrantzia du interneten bidezko zabalpen honek, merkatura informazioa modu errazago batean heltzeko aukera ematen du, merkatua gerturatuz. 

Denbora gutxira, marka hau modu izugarrian zabaldu zen mundu osoan zehar, Frantzia, Belgika, Suitza, Australia edo Japonia bezalako herrialdeetara iritsiz. Euskal Herrian 4 denda propio ditu Loreak Mendian-ek: Donostian, Bilbon, Irunen eta Gasteizen; Espainian, ordea, baditu ere berezko denda batzuk, esaterako Bartzelona eta Madrilen.

Munduan zehar zabaltzeaz gain, interneten izugarrizko hedapena izan duela ikus dezakegu. Sare sozialetan lekua hartu du, esaterako Tuenti, Facebook edo Twitter bezalako orrialdeetan. Hauetan Loreak mendian-i buruzko informazio berria lortu daiteke, arropa berria atera edota egiten dituen erakustaldiei buruzko informazioa lortu. Facebooken, esaterako, hitzorduei buruz ere informatzen digu arropa marka honek egiten dituzten festetaz jakinpean jarriz. Denden ordutegia ere bertan azaltzen da, ordutegi berezien berri emanez.

Sare sozial hauetaz gain, Loreak Mendianek badu ere blog bat, maiz eguneratzen dutena. Bertan, edozein gauzari buruz idazten dute, adibidez, ikusi dezakegun modura, Pantera Rosari buruzko galdera bati erantzuten diote edo gabon zoriontsuak opa dizkigute. Blog hau, web orrialdearen barne dago. Web orrialdean aukera ezberdin ugari aurkitu daitezke, esaterako denda on-line bat, markari buruzko berriak, denboraldi ezberdinetako arroparen argazkiak, prentsan ateratako beraiei buruzko artikuluak,…

Wikipedian ere, Loreak Mendiani buruzko idatzia ageri da, oso luzea ez bada ere. Hau euskaraz eta erderaz aurkitu dezakegu, markaren sorrerari buruzko informazioa ematen digularik eta munduan zehar izan duen hedapenaz hitz egiten duelarik. Web orrialdea eta blogaren link-ak ere eskaintzen dizkigu informazio gehiago nahi izanez gero nora joan jakin dezagun.

Beraz, edozein enpresak web-ean informazioa jartzea garrantzia handikoa dela frogatu daiteke, sare sozialetan, mikroblogetan edo web orrialdeetan informazioa eskuragarri edukitzea erabilgarria baita bezeroentzat produkuta erosi baino lehen informazio apur bat jasotzeko. Loreak Mendian adibide bat da, baina eredu berdina jarraitzen duten enpresa ugari daude. Interneten bilatzea besterik ez da behar. Internazionalki zabalduak dauden enpresetan, esaterako, garrantzitsua da hedatzeko modu hau, mugak gainditzeko era erraza baita, hizkuntza ezberdinak kontutan edukita. Hala ere, konpromezu bat da orrialdea sortu eta eguneratua mantentzeko orduan; beraz, arduradun bat egotea komeni da honetaz arduratuko dana komunikazio modu garrantzitsua baita.

ERREFERENTZIAK:

Anuncios