Azken urteotan aldaketa ugari eman dira, eta hauek kultura ezberdinen arteko elkarbizitza ekarri dute beraiekin batera. Honen ondoriotzat gizarte kulturanitzen jaiotza hartu dezakegu, gaur egun errealitatearen parte direnak. Aurora Marcok esaten duen modura,  eskolak gizartearen isladapenak dira, eta heziketa ereduaren papera da errealitate berri honi moldaketa bat ekartzea berdintasunean ezberdintasunak onartuz. Begoña Aguadok azaltzen ditu Estatu Batuetan, non kulturaniztasuna Europan baino ugariagoa den, ematen diren neurriak heziketa demokratiko eta zuzen bat eskaintzeko ume guztiei, kultura ezberdinetatik datozen ume guztiei, alegia. Heziketa kulturanitza honen neurri batzuk ikusiko ditugu sakonki. 

Aurora Marcoren Multiculturalismo y educación artikuluan, argi azaltzen da heziketa mota batzutan ematen den hezkuntza konpentsatzailea,   irakasleek edo psikologoek laguntza bereziak eskaintzen dizkiete kanpotarrak diren umeei arazoak baldin badituzte bertako gainerako umeekin. Neurri hau, adibidez, Bizkaian ere hartzen da,  heziketa partzuergoak atal bat baitu konpentsaziozko heziketaz arduratzen dena.

Beste neurri bat, formula interkulturala deritzona da. Neurri hau ume guztiekin lantzen da, bai kanpotarrekin baita bertakoekin ere. Bere helburu nagusia onarpen bat ematea da  denen aldetik , horregatik ematen da ume guztiekin lanketa. Europako kontseiluak jarraitzen du neurri hau, esaterako.

Asimilazioa da, orokorrean, neurri hauetatik ezagunenetarikoa heziketatik kanpo ere erabiltzen baita. Honen ezaugarria kultura nagusiaren nabarmentzea da, hau da, kultura ezberdin guztiak “suntsituak” izaten dira eta kultura nagusiaren arabera dira ume guztiak hezituak eta tratatuak. Beraz,  ikusi ahal dugunez, aukera ezberdinak daude kulturanizatsun honen aurrean hezkuntza eredu bat sortzeko.

Hala ere, bukatzeko, Carlos Alberto Torresek azaltzen duen modura bere liburuan Democracia, educación y multiculturalismo, hezkuntza ereduek estatua (edo boterearekin) duten lotura da arazoak ematen dizkionak hezkuntzari, aldaketak ugariak izanez eta eredu finko bat ez mantenduz. Beraz, ezinezkoa da hezkuntza eredu egoki bat aurkitzea kulturaniztasuna kontutan hartuta ere hezkuntza eredu normal eta egonkor bat lortu gabe.

 

ERREFERENTZIAK:

Anuncios